Azken ostiralean, urriak 29, DBH 3. mailako gure ikasleak “Eusliderrak” izeneko tailerra hasi dute.
Aek-k antolatzen duen hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da eta helburua euskara gehiago erabiltzeko baliabideak eta erraztasunak ematea da. Lana era dibertigarrian bideratuta dago eta aurrez aurre dituen parte-hartzaileen adin eta interesei egokitua.
3 saio izango dituzte guztira eta gero aurrera jarraitzeko aukera izango dute, ikasleen erantzun eta interesaren arabera.
Espero dugu asko ikasi eta disfruta dezatela tailer hauekin!