Azken egun honetan, abenduak 23, ikastetxe osoak egun berezia izan du.
HH eta LHko gurasoek ate irekien jardunaldia izan dute goizeko lehenengo orduan eta guraso eta senide asko etorri da ikusten ikastetxea barrutik. Jarraian aretora joan dira, bertan musika ekitaldia izan dute, LHko maila bakoitzak bere aukera izan du, eta azkenean, apaingarrien lehiaketako sari banaketaren ostean, errege magoak, Olentzero , Mari Domingi eta laguntzaileak agertu dira Txipekin. Saio bikaina izan da!
DBH eta Batxikoek zelai errea lehiaketa izan dute eta ondoren talde bakoiotzak bere gelan “merendola” antzekoa antolatu du. Gainera, batxi 2koek Gabonetako pertsonaiez mozorrotu dira gure ospakizuna borobiltzeko eta Haurreskolatik, eta HHtik pastau ondoren, LHko ekitaldian agertu dira. Eta LH5 reta 6koak egoitzara joan dira abestera.
Atzo, abenduak 22, Haur Hezkuntza osoko ekitaldia izan zan aretoan, HH3koek antzerki eder bat aurkeztu zuten, eta beste mailakoek abestu egin zuten. Artista hutsak dira!